#Testimonio27# AMETS. FUE LA EXPERIENCIA MÁS DURA DE MI VIDA Y, A LA VEZ, LA MÁS BELLA // NIRE BIZITZAKO BIZIPEN GOGORRENA BAINA ALDI BEREAN EDERRENA IZAN ZEN.

By La amatxu de Ager - 7:53

Compartimos el testimonio de Amets, una amatxu bilingüe que nos deja su testimonio en castellano y en euskera. Muchas gracias, Amets, bienvenida. Eskerrik asko ta ongi etorri!






¿En qué fecha murió tu hijo? ¿Cuál es la fecha en la que debería haber nacido? 〰 Zehazki zein egunetan hil zen zure haurra? Zein zen jaiotzeko aurreikusiriko data?


Mi hijo Eihar murió el 23 de febrero del año pasado, 5 días antes de la fecha probable de parto, el día 39+3 de embarazo concretamente.  Nire seme Eihar, iazko urteko otsailaren 23an hil zen, jaiotzeko aurreikusiriko data baino 5 egun lehenago 39+3. egunean hain zuzen ere.


¿Cómo fue el embarazo? 〰 Nola joan zen haurdunaldia?


Al principio fue muy duro. El año anterior, en el 2018 tuve dos abortos al principio del embarazo y tenía pánico a que me volviera a ocurrir lo mismo. Me costaba quedarme embarazada y me preocupaba mucho no poder avanzar más allá de las primeras semanas de embarazo. Estaba tan preocupada y porqué no decir obsesionada, que decidí tomarme mi tiempo y pedí una excedencia en el trabajo. Al poco tiempo de tomar la decisión me quedé embarazada, según avanzaron  las semanas me fui relajando y a partir de la semana 12 pude disfrutar más del embarazo. Me encontraba muy bien tanto física como anímicamente y fui muy feliz hasta el último día del embarazo.  Hasiera oso gogorra izan zen. Aurreko urtean, 2018an bi aborto izan nituen haurdunaldi hasieran eta Eiharrekin ere gauza bera gertatzeko beldur handia nuen. Gainera, asko kostatako haurdunaldiak izan ziren eta hasierako asteetatik aurrera egiteko nituen zailtasunek asko kezkatzen ninduten. Hain nengoen kezkatuta eta zergatik ez esan obsesionatuta, non lanean eszedentzia hartu eta bizia lasai hartzea erabaki nuela. Erabakia hartu eta gutxira gelditu nintzen haurdun, asteak pasa ahala lasaituz joan nintzen eta 12. astetik aurrera, neure buruari baimena eman eta gozatu ahal izan nuen haurdunaldiaz. Fisikoki eta animikoki oso ondo aurkitzen nintzenez oso zoriontsu izan nintzen haurdunaldiaren azken egunerarte.


¿Cuál fue el motivo de su fallecimiento? ¿Qué sentiste como mamá que te alertaste de que algo no iba correctamente?  Zein izan zen bere heriotzaren arrazoia? ama bezela, zerk ohartarazi zizun zerbait ongi ez zihoala?


Estábamos preparándonos para salir a la calle después de desayunar, y de repente sentí un dolor muy agudo como de regla, continuo, que hasta me hizo perder el conocimiento por un momento. Mientras nos dirigíamos al hospital sentí que tenía la tripa dura como una piedra. Podía distinguir perfectamente la silueta de Eihar en mi vientre, su espalda sobresalía perfectamente y a pesar de que estaba preocupada por que no notaba ningún movimiento, íbamos con la certeza de que pronto conoceríamos a nuestro hijo vivo. En la ecografía que nos hicieron al llegar al hospital no pudimos oír el latido de Eihar y el ginecólogo nos dio la fatal noticia, “ya lo siento, chicos” fueron sus palabras. Según nos dijeron los médicos, la placenta se debió desprender cuando perdí el conocimiento, por lo tanto Eihar se quedó sin oxígeno y murió.  Goizean gosaria jan ostean, kalera ateratzeko prestatzen genbiltzala, bapatean hileroko gogor baten antzeko min jarrai bat igarri nuen eta zorabiatu egin nintzen, konortea galtzeraino. Ospitalera bidean, tripa gogor-gogorra nuela ohartu nintzen. Eiharren bizkarraren soslaia oso ondo nabaritu zitekeen, mugimendurik ez nuen igartzen ordea, eta arduratuta geunden arren, gure semea onik ezagutuko genuenaren esperatzarekin gindoazen. Ospitalera heldu ginenean egin ziguten ekografian Eiharren taupadarik ezin izan genuen entzun eta ginekologoak horrela eman zigun berri txarra, “ya lo siento chicos”. Medikuen esanetan, konortea galdu nuenean karena umetokitik askatu omen zen, Eihar oxigenorik gabe gelditu zen orduan eta ondorioz, hil egin zen.

¿Cómo fue el trato en el hospital? ¿Te informaron de todo correctamente? 〰 Nola tratatu zintuzten ospitalean? Guztiaz ongi informatu al zintuzten?


En general nos trataron muy bien. Coincidimos con dos matronas, la primera se nos hizo muy fría y lejana pero la segunda fue una maravilla, sólo tenemos buenas palabras para ella. Ella fue quien nos explicó con mucho amor y cercanía los pasos que debíamos seguir, quien trató de responder a nuestras preguntas y quien nos acompañó en nuestro dolor. Nos sentimos muy arropados desde el momento que apareció ella porque hasta entonces nadie supo explicarnos cómo iba a transcurrir todo. El trato con los ginecólogos fue correcto pero tuvimos que oír algún que otro comentario desafortunado como, “seguro que tendréis otro bebé”. Entiendo que fueron desde el desconocimiento, muchos profesionales, hoy por hoy, no saben cómo actuar en estas circunstancias, se ponen nerviosos y la mayoría de las veces suelen meter la pata hasta el fondo. 〰 Orokorrean oso ondo. Bi emagin ezagutu genituen, lehena nahiko hotza eta arrotza egin zitzaigun eta bigarrena aldiz, berba onak besterik ez ditugu beretzako. Bera izan zen jarraitu beharreko pausuak zeintzuk ziren azaldu ziguna, gure zalantzak argitzen saiatu zena eta gure minarekin lagundu ziguna, maitasun eta hurbiltasun itzelarekin. Oso babeturik sentitu ginen bera etorri zen momentutik aurrera, ordura arte inork ez bait zigun azaldu zer eta nola joango ziren gauzak. Izan genituen ginekologoen tratua zuzena izan zen baina entzun behar izan genituen komentarioren bat edo beste, “lasai izango duzue beste umeren bat eta” bezalakoak. Ezjakintasunetik esaten diren gauzak dira, profesional askok oraindik orain ez baitakite nola jokatu halako egoeren aurrean eta urduri jartzen dira, gehienetan hanka barruraino sartzen dutelarik.


¿Qué sientes tú al llegar a casa sin tu bebé y ver sus cositas? 〰 Zer sentitu zenuen semerik gabe etxera heldu eta bere gauzak ikusterakoan?

Salir del hospital con las manos vacías fue una experiencia desgarradora. No sólo tenía las manos vacías, Eihar tampoco se hallaba en mi vientre y ese vacío lo sentía en cuerpo y alma. De camino a casa, paramos en varios sitios para poder respirar, hacer tiempo, como si quisiéramos retrasar la llegada a casa lo máximo posible, enfrentarnos a la realidad se nos hacía difícil, era demasiado duro todo. Al subir las escaleras sentí que tenía mucha ansiedad y cuando entramos a casa y vimos que nos faltaba Eihar el mundo se nos cayó encima. No nos lo podíamos creer. ¿Por qué nos había pasado esto a nosotros? En ese momento sentí que éramos los únicos en el mundo que les había pasado lo mismo y que no nos lo merecíamos. 〰 Ospitaletik esku hutsik ateratzea oso bizipen gogorra izan zen. Eskuez gain sabela ere hutsik neukan eta hustasun hori gorputz eta arima sentitzen nuen. Etxerako bidean hainbat tokitan gelditu ginen arnas pixka bat hartzeko asmoz, benetan etxera heltzeko momentua atzeratu nahi izango bagenu bezala, errealitateari aurre egitea gogorregia balitz bezala. Etxeko eskaileretan gora antsietatea sentitu nuen, bihotza lekutik irten beharrean nuela somatzen nuen eta etxeko atea ireki genuenean, etxean sartu eta Eihar falta zela ikustean mundua gure gainera zetorrela sentitu nuen. Ezin sinisturik geunden, guri zergatik gertatu behar zitzaigun horrelakorik? momentu horretan munduan horrelako zeozer bizi izan duten bakarrak ginela uste nuen eta ez genuela horrelakorik merezi. 


¿Fue parto vaginal o cesárea? 〰 Erditzea baginala ala zesarea bidezkoa izan zen?


El parto fue vaginal. Eran las sobre las 12 del mediodía cuando llegamos al hospital. Cuando realmente me di cuenta que tendría que parir a mi hijo muerto, en ese mismo instante creo que mi cabeza se dio por vencida y mi cuerpo tomó las riendas. Me dejé llevar y mi cuerpo empezó a dilatar de manera espontánea. En pocas horas avancé bastante en la dilatación y cuando me rompieron la bolsa el proceso fue bastante más rápido. Para las 22:00 de la noche más o menos, estaba dilatada de 10 cm. No tenía miedo de perder a mi hijo porque ya estaba muerto y por lo tanto le perdí miedo a todo, también al dolor del parto. A las 23:45 nació Eihar. Mi pareja, la matrona y una auxiliar fuimos los que le recibimos, fue un momento muy íntimo, la experiencia más dura de toda mi vida sin duda, pero a la vez he de decir que fue la más bella. Cuando por fin tuve en mis brazos a Eihar, con sus 3.3 kg, sentí una profunda tristeza pero también me sentí orgullosa. Era nuestro hijo, Eihar, y yo era su madre, por fin nos conocíamos. 〰 Erditzea baginala izan zen. Ospitalera heldu ginenerako eguerdiko 12ak inguru ziren. Nire semea hilik erditu beharko nuela ohartu nintzenean, momentu horretan bertan, uste dut buruak amore eman eta gorputzak hartu zuela gidaritza, bere kabuz hasi baitzen erditze lanetan. Ordu gutxiren buruan, dilatazioan aurrera egin nuen, poltsa apurtu zidaten eta hortik aurrera asko azkartu zen prozesua. Gaueko 22:00ak ingururako guztiz dilatatuta nengoen. Haurrari ezer gertatzeko beldurrik ez neukan jadanik, hilda zegoelako eta horrexegatik, ez nion beldurrik ezeri, ezta erditzearen minari ere. Horrela, gaueko 23:45tan Eihar jaio zen, nire bikotea, emagina eta auxiliar bat geunden haurrari ongietorria emateko unean. Nire bizitzako esperientziarik gogorrena baina aldi berean ederrena bizi ahal izan nuen. Bere 3.3kg-ko gorputzaren pisua nire besoetan sentitzean egundoko tristura eta aldi berean arrotasuna sentitu nuen. Huraxe zen gure semea, Eihar, eta ni bere ama, azkenean elkarrekin ginen.

¿Te ofrecieron en el hospital verlo? ¿Decidiste hacerlo? 〰 Ospitalean semea ikusteko aukera eman al zizuten? ikustea aukeratu al zenuen?

Sí. La matrona nos dijo que nos ayudaría con el duelo y que más adelante lo agradeceríamos. La verdad es que no tuvimos ninguna duda, le queríamos ver y y me alegro por la decisión que tomamos. Pudimos estar los tres en familia un rato y sacamos fotos para inmortalizar el momento. Gracias a la matrona también pudimos recoger las huellas de los piececitos de Eihar.  A las huellas de Eihar sumamos las fotos de aquel momento y las de los nueve meses que vivimos junto a él en mi vientre. Todo ello lo guardamos como un tesoro en una cajita de recuerdos. Sin duda, esto nos ayuda a reforzar su existencia. 〰 Bai. Aurrerago eskertu egingo genuela eta dolua egiteko ezinbesteko pausua izango zelakoan, umea ikustea gomendatu zigun emaginak. Ez genuen zalantzarik izan, ikusi nahi genuen eta eskerrak hala egin genuen. Tarte luze batez egon ahal izan ginen Eiharrekin hirurok, familiako argazkiak atera genituen eta emaginari esker, gure semearen oinatzak ere gordeta ditugu. Eihar bizirik zegoen bitartean bizitako momentuez gain jaio zen egunean bildu genituen altxor hauek ditugu bere omenezko kutxatxo batean gorderik, honek bere oroitzapena indartzen lagundu digu aldi berean.

¿Estás en tratamiento psicológico? ¿En qué o quiénes te apoyas para sobrellevar el duelo? ¿Acudes a grupos de duelo? 〰 Tratamendu psikologikoan al zaude? zerk edo nork laguntzen dizu dolua eramaten? Dolu taldeetara joaten al zara?

Mi pareja ha sido sin duda mi mayor apoyo. Él ha sido la persona que ha estado sin excepción todo el tiempo a mi lado y después de lo sucedido le valoro y le quiero más que nunca. En las primeras semanas nos sentíamos muy perdidos, no entendíamos nada y acudimos a una psicóloga perinatal. Un par de semanas más tarde, llegó todo el asunto de la pandemia y paramos la terapia. Durante los meses siguientes, devoramos muchos libros y utilizamos internet para leer testimonios parecidos al nuestro lo cual nos ayudó mucho. Al de un tiempo sentí que algo en mi interior se había calmado, y me di cuenta que íbamos por buen camino. 〰 Nire euskarri nagusia nire bikotea izan da dudarik gabe. Prozesu guztian nire ondoan hutsik egin gabe egon den pertsona eta esperientzia honen ostean oraindik gehiago baloratu eta maitatzen dudan pertsona alegia. Hasierako asteetan oso galduta aurkitzen ginen, ezer ez genuen ulertzen eta jaiotza inguruko heriotzetan espezializaturiko psikologa batengana joaten hasi ginen. Pare bat astetara, pandemiaren kontu guzti hau etorri zitzaigun gainera eta terapia bertan behera utzi genuen. Hilabete horietan liburu eta testigantza asko irakurtzeak pila bat lagundu zigun eta denborarekin konturatu nintzen bide onetik gindoazela, barne lasaitasun pixka bat sentitu ahal izan bait nuen. Horrela, beste saioren bat egin izan dugun arren ez gara jarraikortasun batekin joan psikologora. 

Un recurso que me ha sido de muchísima ayuda y que lo he mantenido en el tiempo ha sido el grupo de duelo. Sentí una conexión con las personas que conocí en este grupo y es donde me he sentido realmente arropada y comprendida. He tenido la oportunidad de conocer gente que ha pasado por un suceso parecido al mío y compartiendo vivencias he  experimentado que el dolor se alivia un poco y te das cuenta que no eres la única en el mundo que le ha pasado esto. No quiero olvidarme de una amiga que ha estado a mi lado en todo momento, incluso en pleno confinamiento se las apañaba para visitarme. Una amiga que ha sabido estar y acompañarme en los peores momentos; le estaré eternamente agradecida. 〰 Bide honetan benetan lagungarri egin zaidan baliabide bat eta denboran zehar mantendu dudana, dolu taldearena da. Bertan aurkitu izan dudan jendearekin konexio berezi bat igarri dut eta benetan ulertua eta babestua sentitu naiz. Talde honetan zure antzeko bizipenak izan dituzten pertsonak dituzu parez pare eta gertatu zaizuna elkarbanatuz mina arindu egiten dela konturatu naiz, gertatutakoa erlatibizatzen ikasi dut eta munduan zorigaiztoko gertaera hau gertatu zaion bakarra ez naizela ikusteak ere asko lagundu dit. Ez dut ahaztu nahi pandemia garaian bisitak egitera etortzen zen lagun handi bat, behar izan dudan guztietan hor egon den pertsona, nire ondoan egoten jakin izan duen laguna. Ezin izango diot inoiz nahikoa eskertu eman didan laguntza guztia.

¿Tienes más hijos o has tenido más tras su muerte? 〰 Ba al daukazu ume gehiagorik edo izan al duzu besteren bat zure semearen heriotzaren ondoren?

Sí, aunque todavía no ha nacido. Esperamos recibir a Xune, nuestra segunda hija para este agosto. Después de la muerte de Eihar, tuvimos la necesidad de tomarnos un tiempo para recobrar un poco de paz interior y poder retomar nuestro proyecto de vida. Sin embargo teníamos claro que queríamos tener otro hij@ y decidimos empezar a intentarlo al de unos meses porque imaginábamos que nos costaría dado la experiencia que teníamos. Estoy superagradecida por tener la oportunidad de volver a vivir esta experiencia única de crear una vida nueva. Me he dado cuenta que no podemos controlar ni tenemos asegurado el futuro de ninguna manera y que no sabemos lo que nos puede pasar mañana. Lo único seguro es este momento, el presente nos pertenece y lo único que sé es que aquí y ahora me siento muy feliz.〰  Bai, oraindik jaio ez den arren. Abuztu honetarako espero dugu Xune, gure bigarren umea jaiotzea. Eiharren heriotzaren ostean denbora bat behar izan genuen barne lasaitasun pixkat bat bilatu eta errealitatean berriz murgiltzeko. Hala ere, beste ume bat eduki nahi genuela argi geneukanez, hilabete batzuetara berriz ere saiatzen hastea erabaki genuen, bai bagenekien ez zela erreza izango, aurreko esperientziak kontutan izanda. Eskerrak baino ezin ditut eman berriz ere bizi berri bat sortzeko aukera hau dudalako. Esperientzia honen ostean ohartu naiz etorkizuna ezin dugula inolaz ere kontrolatu eta inoiz ez dakigula seguru bihar zer gerta daitekeen. Oraina da ziur daukagun bakarra, oraina geurea da eta dakidan gauza bakarra da orain eta hemen oso zoriontsua naizela.


¿Te sientes arropada en este gran mundo de soledad y vacío? 〰 Babestua sentitzen al zara bakardadez eta hustasunez beteriko mundu honetan?


No. En general, la muerte es un tema tabú en nuestra sociedad y la muerte de los bebés todavía se convierte en un tabú aún mayor. Hay tendencia a silenciar y evitar este tema, con la excusa de no dañar a los padres o en su caso para protegerlos de un dolor mayor. A esto que hay que sumarle que no estamos acostumbrados a hablar sobre la muerte, esto se hace muy incómodo y doloroso. La costumbre de ocultar el dolor y la tristeza, hace que no se nos permita hablar de nuestros hij@s fallecid@s y el mensaje que nos devuelve la sociedad es que nuestros hij@s no han existido. De este modo, el dolor que nos provoca es tal, que incluso nos hacen sentir que no hemos sido padres o madres en realidad.〰 Ez. Oro har, gizartean heriotzaren gaia tabu bezala hartzen da eta haurren heriotza oraindik ere tabu handiagoa bilakatzen da. Gai hau ezkutuan gordetzeko joera dago, gurasoak ez mintzeko edo eta min handiago batetik babesteko aitzakipean. Gainera, heriotzaz mintzatzera ohituak ez gaudenez oso deserosoa eta mingarria egiten da jendartean honi buruz hitz egitea. Mina eta tristura ezkutatzeko joera honen eraginez, gure umeetaz hitz egiteko aukera kentzen zaigu eta gurasook gizartearengandik jasotzen dugun mezua da, gure umeak ez direla existitu ere egin. Honela, gure guraso izaera bera ere zalantzan jarri eta min handia eragiten digularik. 


Pregunta libre. ¿Qué te gustaría reivindicar o añadir?  Galdera askea. Zerbait gehitzea edo aldarrikatzea nahiko zenuke?

Por un lado, quería reivindicar que aunque no tenga a mi hijo en brazos, soy madre. Soy la madre de Eihar y siempre lo seré, eso nadie nunca lo va a cambiar. Y cada vez que tenga la oportunidad, hablaré sobre mi hijo para que mientras yo viva incluso cuando no esté se le recuerde como mi hijo.  Bi gauza aldarrikatu nahiko nituzke; Alde batetik nire amatasuna aldarrikatu nahi dut. Eiharren ama naiz eta beti izango naiz. Inork ez du inoiz hori aldatuko. Eta aukera dudan guztietan semeari buruz hitz egingo dut ni bizi naizen bitartean zein etorkizunean ere beste batzuek gogoratu dezaten.

Por otro lado, creo que este sistema patriarcal en el que vivimos infantiliza a las mujeres embarazadas, por el simple hecho de ser mujeres. Se nos oculta información con la excusa de que así nos protegen y terminan tomando decisiones en nuestro lugar. Tenemos derecho a decidir sobre nuestro cuerpo y nuestro hijo y para ello necesitamos tener toda la información posible, actualizada. 〰 Bestetik, uste dut haurdun dauden emakumeak, emakume garen heinean, infantilizatu egiten gaituela sistema patriarkal honek. Informazioa ezkutatu egiten zaigu sarritan gu babesten gaituztenaren aitzakipean eta erabakiak gure ordez hartzen bukatzen dute. Gure umea eta gure gorputza diren heinean, dauden aukera posible guztien inguruko informazio eguneratua izateko eskubidea dugu, eta behin hori esku artean dugula, geure erabakia izan beharko litzateke zer egin nahi dugun.

Relacionado con esto, es primordial poner en primer plano el tema del duelo perinatal y formar a los profesionales que tratan con familias en esta situación. De esta forma sabrían cómo reaccionar ante una madre que ha tenido la mala suerte de pasar por este duro trance, y no quedaría en manos de la persona que te asista. Para ello es necesario escribir protocolos respetuosos para estas familias y unificarlos en todos los hospitales y lo que es más importante, hay que ponerlos en práctica. 〰 Honekin lotuta, eta informazio eguneratua edukitzeak duen garrantzia ikusita, ezinbestekoa da gaiari duen garrantzia ematea eta profesional guztiek haurdunaldiko eta jaiotza inguruko heriotzen inguruko formakuntza bat jasotzea. Gurearen antzeko egoeraren baten aurrean aurkituz gero nola jokatu jakin dezaten, bakoitzaren izaeraren esku utzi gabe. Horretarako, ospitaletako protokoloak eguneratu eta bateratu egin behar dira eta garrantzitsuagoa dena, gero bete egin behar dira. 



Gracias, Esther, por darme esta oportunidad y agradecerte también el trabajo que estás realizando con tu blog. Estoy segura que como me has ayudado a mí, estás siendo de gran ayuda para muchas madres y familias que han pasado o están pasando por este duro proceso. 〰  Eskerrik asko Esther, aukera hau emateagatik eta eskerrak baita ere egiten ari zaren lanagatik, ziur nago niretzat bezala beste emakume eta familia askorentzat ere oso lagungarria izan dela zure blogarekin topo egitea.




  • ¡Quiero compartirlo!:

Quizá te interese

0 comentarios